Larrañaga, Larrume eta Torrotxo irabazle

Erabiltzailearen aurpegia Errikotxia 2016ko eka. 13a, 14:07

12 lagunek hartu zuten parte Orioko I. Bertsolari Sari Nagusian. Irabazleak Iñaki Larrañaga, Haritz Larrume eta Jon Agirresarobe Torrotxo izan ziren.

Eguerdian hasitako festa iluntzera arte luzatu zen. Etxeluze gaztetxean eman zitzaion amaiera festari; lehendabizi I. Bertsolari Sari Nagusiko finalarekin eta kontzertuekin gero. Finalean bi talde izan ziren oholtza gainean. Bata, Iker Gurrutxagak, Joritz Bastarrika Txatxarrok eta  Jokin Zumeta Zieltzetak osatutakoa; eta, bestea, Iñaki Larrañaga, Haritz Larrume eta Jon Agirresarobe Torrotxo bertsolariena. Bigarren hau izan zen talde irabazlea.

Txapelketari itxiera emateko kontzertuak izan ziren ondoren. Ondorengo taldeak igo ziren oholtzara:

  • Trapalla
  •  Woodstockeko ikasleak
  •  Mola
  •  Txanka ziztatzailea

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!