Bertsotruk: Aia-Goierri

Erabiltzailearen aurpegia Errikotxia 2017ko urt. 19a, 08:44

Ostiral iluntzean bertso desafioa egingo da goierritarrekin Aiako tabernetan

Errikotxiako bertsolariek beste saio bat izango dute datorren ostiralean, Bertsotruk egitasmoaren baitan. Kasu honetan, herria aldatuko da: lehengo astean saioa Orion izan bazen, aste honetakoa Aian izango da.

Datorren Gipuzkoako Herri-arteko Bertsolari txapelketari begira, Errikotxiako kideek Oriotik eta Aiatik talde bana aurkeztuko duten aitzakian, Aiako taldeak desafioa bota dio Goierriko taldeari. Desafioa, datorren ostiralean, urtarrilaren 20an gauzatuko da Aiako kaskoko tabernetan zehar. Bertan Goierritik: Aratz Igartzabal, Mikel Tapia eta Ane Beloki arituko dira bertsotan, eta Aiatik: Jokin Zumeta Zieltzeta, Haritz Hernandez Larrume eta Iñaki Gurrutxaga. Bertsolariez gain, Orioko trikitilariak izango dituzte lagun tabernaz tabernako errondan.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!