Errikotxia Orioko Bertsozale Elkarteak hitzarmena sinatu du Orioko Udalarekin

Erabiltzailearen aurpegia Errikotxia 2023ko eka. 2a, 10:54

Hitzarmenak 4 urteko iraupena izango du eta bi aldeek elkarlana bultzatzeko konpromisoa agertu dute.

Herriko aisialdi eta kultur eskaintza zabaldu eta bereziki bertsozaletasuna sustatzeko asmoz, maiatzean sinatu dute Errikotxia Bertsozale Elkarteak eta Orioko Udalak 4 urteko iraupena izango duen hitzarmena. Errikotxiaren aldetik Rosi Lazkano, Elkarteko lehendakaria eta Orioko Udalaren aldetik Anuska Esnal, Orioko alkatea, izan dira hitzarmena berretsi dutenak eta bien aldetik azaldu dute elkarlanerako borondatea.

Errikotxiak herrian antolatzen diren bertso-saioen antolaketan parte hartzen du. Gainera, bertsotan ikasi nahi duten haur, gazte eta helduei bertso-eskolak jasotzeko aukera eskaintzen die. Gaur egun, jarduera honetara zuzendutako hainbat talde ditu, adin eta maila ezberdinetako haur, gaztetxo eta helduz osatuak.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!