Gure Esku Dagok bi mariskada zozkatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia ORIO Gure Esku Dago 2022ko eka. 19a, 15:00

Orioko Gure Esku Dagoko kideak errifak saltzen jardun dira goiz partean, eta zozketa eginda, zenbaki irabazleak jakinarazi dituzte: tira txuriko 0.055 zenbakiaren jabeak lau lagunentzako mariskada irabazi du, eta tira urdineko 2.818 zenbakiaren jabeak bi lagunentzakoa. Lau lagunentzakoa jabearen esku dago dagoeneko, baina besteak oraindik ez da azaldu.

Antolatzaileek jarritako epea amaituta, 2.818 zenbakiaren jabea azaldu ez denez,  3.314 zenbakia izango da horren ordezkoa. Beraz, zenbaki horren jabeak 688 60 57 46 telefono zenbakira deitu dezake saria jasotzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!