Hilabetean Pello eta Nikolasa erraldoien panpinen 72 bikote saldu dira

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2022ko abu. 19a, 11:32
Nikolasa eta Pello erraldoien erreplikak, Kultur Etxe atzeko plazan.

Atzo hilabete jarri zituen udalak herriko erraldoien erreplika txikiak salgai Turismo Bulegoan, eta aurreneko egunetan "harrera bikaina" izan zutela azaldu dute arduradunek. "Arrapalan" etorri ziren herritarrak panpinak erostera.

Uztailaren 18tik aurrera, Orioko Pello eta Nikolasa erraldoiek ere badituzte beren erreplika txikiak. Platero artisau-tailerrak egin ditu panpinak udalarentzat, eta horrek Turismo Bulegoan jarri zituen salgai orain hilabete.

Salmentarekin pozik dira arduradunak, dagoeneko 72 bikote saldu baitituzte. "Aurreneko egunetan harrera bikaina izan zuten erraldoiek, arrapalan etorri ziren herritarrak erostera", azaldu dute. Orain "tantaka" ari dira saltzen, eta stocka badagoela azaldu dute.

Panpin bakoitzak 20 euro balio ditu banaka erosiz gero. Biak hartuta, berriz, 34 euroan daude salgai.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!