Barran hildakoak gogoan izan ditu norbaitek San Valentin egunean

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko ots. 15a, 09:53
Barran hildakoak omentzeko plakan lore gorri bat jarri zuten atzo.

Atzo barrara gerturatu ziren herritarrek ezustekoa hartu zuten, bertan itota hil diren oriotarrak omentzen dituen plakan, loretxo gorri bat aurkitu zutenean.

San Valentin eguna maitasunaren ospakizuna da batzuentzat, eta bizirik daudenak ez ezik, zendu direnak ere gogoan izan ohi dituzte askok. Horregatik, atzo norbaitek detaile polita izan zuen, lore gorri bat jarri baitzuen barra muturrean, bertan hildakoak omentzeko jarrita dagoen plakan. Izan ere, asko izan dira itsasoan edo herriko barran itota hil diren herritarrak, eta Fabian Loidiren bertsoak ongi jasotzen du oriotarrek barrarekin izan dute harreman gazi-gozoa. Horrela dio: Oriotarren kezka minena da barra/ itsasorako duten ur-bide bakarra/ogi bila joateko igaro beharra/heriotza dutela zelatari zaharra.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!