Zuhaitz bat erori da goizean Aiatik Zarautzera arteko errepidera

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko api. 14a, 15:30
Gaur goizean errepidera erori den zuhaitza.

Errei bakar bat hartu du arbolak; beraz, ez da beharrezkoa izan errepidea ixtea. Dagoeneko garbitu dute eremua mantenu zerbitzuetako langileek.

Zuhaitz bat erori da gaur goizean Aia eta Zarautz arteko errepidera. Hori dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko errepideetako mantenu zerbitzuetako langileek bertaratu behar izan dute, zuhaitza errepidetik kentzeko. Errei bakar bat hartu du arbolak, eta beraz ez da beharrezkoa izan errepidea ixtea.

Dagoeneko garbitu dute ingurua, eta inongo oztoporik gabe pasa daiteke bertatik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!