Igandeko zuhaitz landaketan parte hartzeko Herrio natur taldearen deia

Erabiltzailearen aurpegia

Oriotar eta aiar guztiei bertan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Lurgaia fundazioaren lana gertutik ezagutzeko aukera paregabea izango da.

Datorren igandean, otsailaren 13an, Lurgaia fundazioak antolatuta bertoko zuhaitz landaketa egingo da Aia. Oriotar eta aiar guztiei bertan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Izeta Sagardotegiko aparkalekuan egon behar da 09:00etarako eta aurrez izena eman beharra dago hurrengo helbidean: info@lurgaia.org.

Herrio natur taldeak gonbidatuta, 2021eko apirilean Lurgaia fundazioak Arraunetxen hitzaldia eman zuen, haien proiektua azaltzeko. Fundazioak bertako basoak berreskuratzen ditu haien balio natural, kultural eta paisaia balioak kontserbatzeko helburuarekin. Orioko lurretan ere segida eman nahi diogu Herriokook, eta horregatik, azken hilabeteetan herriko hainbat lur jaberekin hitz egin dugu lurrak erosi edo dohaintzan uzteko. Igande honetakoa Lurgaia fundazioaren lana gertutik ezagutzeko aukera paregabea iruditzen zaigu.

Erlazionatuak

Iganderako zuhaitz landaketa antolatu du Lurgaiak Aian

Aia

Bertako zuhaitzak landatuko dituzte eta igande goizean egingo dute landaketa; 09:00etan jarri dute hitzordua Izeta sagardotegiko aparkalekuan. Part...

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!