Erabaki askeak

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Exposito 2021ko aza. 20a, 17:40

Iñigo Expositok KARKARA aldizkariaren 433. zenbakian plazaratutako artikulua, Nire honetan atalean.

Bai eta ez. Ez eta bai. Bi hitz. Sinpleak. Zehatzak. Hizki gutxikoak. Ahoskera errazekoak. Ulerterrazak. Interpretaziorako biderik ematen ez dutenak.

Bai eta ez. Ez eta bai. Buruhaustea. Beldurra. Izua. Segurtasun falta. Ausardia. Adorea. Lasaitasuna. Kemena. Erabakimena.

Bizitzan etengabe hartu behar dira erabakiak. Egunero. Orduro. Minuturo. Segunduro. Esnatzen garenetik lotara sartzen garen arte.

Bai eta ez. Ez eta bai. Bi hitz horiek ematen digute erabakitzeko ahalmena. Aurrean topatzen duguna baieztatu eta beste batzuk ezeztatzeko boterea. Bide batetik joan edo beste baten aldeko hautua egitea.

Bidea hautatzeak kezkatzen gaitu. Eskuinak edo ezkerrak. Goikoak ala behekoak. Urdinak edota gorriak. Zuriak edo beltzak. Erabakia hartzera iritsi aurretik egindako bideak, ordea, garrantzia handiagoa dauka. Horrek ematen du zilegitasuna. Gardentasuna. Onespena. Errespetua. Horrek betetzen gaitu. Indartu. Lasaitu.

Besteak baldintzatzea erraza da. Zabaldu dezagun bidea erabakiak askatasunez hartzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!