DONOSTIAKO 65. ZINEMALDIA

Erabiltzailearen aurpegia Iban Egiguren 2017ko ira. 22a, 16:16
Javier Gutierrez antzezlea

Javier Gutierrez antzezlea ere Donostian da dagoeneko, "El Autor" filmaren protagonista, Maria Leon antzezle andaluziarrarekin batera.

 

Sinopsia:

Álvarok idazlea izan nahi du, baina idazten duen guztia faltsua, harroputza eta graziarik gabea da. Sevillako notario-bulego batean idazlari dabil, eta ametsek soilik koloreztatzen dute haren bizitza grisa. Emaztea, Amanda, kontrakoa da erabat. Beti izan ditu oinak lurrean finkatuta, eta ez du inoiz idazle izatearekin amets egin. Hala ere, idazten jarriko da, eta best-seller bat aterako zaio. Bizitzaren ironiak. Ezinbestekoa izango da banaketa. Eta une horretan, Álvarok bere ametsa lortzen saiatzeko erabakia hartuko du: eleberri bikain bat idatzi nahi du. Baina ez da gauza izango, ez du ez talenturik ez irudimenik. Bere idazketa-irakasle Juanen gidaritzapean, nobelaren oinarriak arakatuko ditu; hala, fikzioa errealitatean oinarritzen dela konturatuko da egun batean. Eta Álvaro bere bizilagunak eta lagunak manipulatzen hasiko da, istorio bat sortzeko: benetako istorio bat, fikzioa ere gaindituko duena

 

Trailerra:

 

https://www.youtube.com/watch?v=FFoj7Xcg22c

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!