DONOSTIAKO 65. ZINEMALDIA

Erabiltzailearen aurpegia Iban Egiguren 2017ko ira. 25a, 00:02
HANDIA eta OPERACION CONCHA - Euskal filmak Zinemaldian

Gaur HANDIA filma aurkeztu dute Donostiako 65. Zinemaldian. Bertan izan dira euskal-antzezle eta zuzendariak. Hordu eta momentu berdinean iritsi dira OPERACION CONCHA-ko antzezleak, Ramon Agirre euskal-antzezlea bi filmetan lan egi bait du. Bi filmak Donostia Sarirako autatuak daude

HANDIA filmaren Sinopsia:

Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.

 Antzezleak: Eneko Sagardoy, Joseba Usabiaga, Iñigo Aranburu, Ramon Agirre, Aia Kruse.

OPERACIO CONCHA Sinopsia:

Marcos Ruiz de Aldazábal, eskrupulurik gabeko enpresaria, porrot egin duen ekoiztetxe baten buru da. Etsi-etsian eta dirurik gabe, Marcosek eta bere taldeak plan bat antolatuko dute inbertitzaile milioidun bati iruzur egiteko. Horretarako, haien filmean lan egiteari uko egin dion Ray Silvela aktore prestigiotsuaren ordezkoa erabiliko dute. Donostia Zinemaldiaren esparruan hasiko da iruzur itzela, eta bertan ezer ez da izango dirudiena.
 
  Antzezleak: Jordi Mollà, Karra Elejalde, Unax Ugalde, Ramon Agirre, Bárbara Goenaga, Bárbara Mori, Mara Escalante, Alosian Vivancos

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!