Donostiako 65. Zinemaldia

Erabiltzailearen aurpegia Iban Egiguren 2017ko ira. 26a, 17:31
Arnold Schwarzeneggerren Itsasoari buruzko filma 3D-an

Hiru urtean zehar 3Dn filmatua, hasi Fiji irletatik eta Bahametaraino, film honek bidaia zirraragarri batean murgiltzen gaitu, gure planetaren azaleraren %71 estaltzen duten ozeanoetan urperatuz. Arnold Schwarzenegger-ek, The Terminator eta Total Recall filmeen protagonista mitikoak, ekoitzitako eta kontatutako dokumental ikusgarria. Ikusleari itsasoko altxorren eta horiek gordetzeko beharraren inguruko kontzientzia harrarazi nahi dion film bat. Zuzendarikideetako bat zientziaren zabalkundearen aitzindari enblematikoaren, Jacques-Yves Cousteauren, semea izan da.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!