LLeidatik Oriora beteranoen arteko futbol partida jokatzera.

Erabiltzailearen aurpegia Idoia San Sebastian corta 2022ko mai. 1a, 21:59

Urtero bezala, larunbatean, apirilak 30ean, goizeko hamarretan, Oriokoko beterano taldeak LLeidako “Tremendos” beterano taldea hartu zuen Mendibeltzeko futbol-zelaian. Emaitza: Orioko 1 Tremendos 1.

 Oriokoko beterano taldea aurreratu zen markagailuan hamargarren minutuan Sergio Alonsoren golari esker. Baina hogeitazazpigarren minutuan Jordi Mayoralek  kataluniarren lehenengo gola lortu zuen, falta jaurtiketa baten ondoren.

Neurketak laurogei minutu inguru iraun zuen eta Jon San Sebastian aritu zen epaile lanetan. Honen esanetan, oriotarrek uste baino hobeto jokatu zuten, LLeidako beteranoak lehendik ere futbolean jolastutakoak direla kontuan izanda. “Oriokoko jokalariak gehiegi ziren, aldaketa asko egin dituzte eta jokoa antolatzerako orduan ez da erraza izan”,  gaineratu du. “Baina, tira, giro ona izan dugu eta jendea gustora irten da futbol-zelaitik”. “Tamalez, Lleidako atezainak min hartu du besoan eta Fulgencio, neurketa hasi eta berehala lesionatu egin da. Adinaren kontuak”, dio Jonek.

Epailearen lanari dagokionez, horrelako neurketak epaitzea oso zaila dela aitortu digu Jonek,  beranoak jolastu baino gehiago kexatu egiten direlako, nahiz eta behin neurketa amaituta, dena txantxa bihurtzen den. “Berrogeitabost urtetik gora, dena kexa bihurtzen da”, azpimarratu du Jonek.

Oriokoko beterano futbol-taldea 2009ko maiatzaren geroztik Lleida eta Oviñana (Asturias) beterano taldeekin senidetuta dago. Egun, Txus eta Jaime Oriokoko beterano taldeko jokalariak dira. Biek heuren jaioterriko beterano taldeak ezagutzen zituzten. Hauekin harremanetan jarri  eta  geroztik elkartrukea egiten dute urtean behin asturiarrekin nahiz kataluniarrekin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!