'Errausketari ateak ixten' dokumentala emango da asteazkenean gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Irriparra berreskuratu!! 2022ko ots. 7a, 15:30

Zaldibarko sarraskiaren urteurrena dela-eta egingo den 2. Aldaketaldiaren barruan, Errausketari ateak ixten dokumentala eskainiko dugu Etxeluze gaztetxean, asteazkenean, 18:00etan.

Zubietako erraustegia eraikitzen hasi aurretik, Debagoienako zero zabor taldeek eginiko dokumentala da Errausketari ateak ixten. Ikus-entzunezko lanean zaborraren problematika bere osotasunean azaleratzen da: garai bateko zaborraren kudeaketa, Europan dauden eredu desberdinak, Europako Batzordeak hiri hondakinak tratatzeko ezarria duen hierarkia, balorizazio energetikoa, erraustegiak behar duen zabortegia, erraustegiak ingurumenari dakarzkion kalteak, errauskailuaren atzean dauden interesak, zementuaren sektorearen indarra, atez ateko bilketaren ezaugarriak, bosgarren edukiontziaren desabantailak... Hori da, gutxi gorabehera, dokumentalaren menua. On egin diezazuela. Eta soberakinak ondo sailkatu dagokion lekuan, badaezpada...

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!