3-0 galdu du Orioko Futbol Taldeak Zestoaren kontra

Erabiltzailearen aurpegia
Gorengoen mailako gizonezkoak sailkapeneko atzealdean daude

Puntuak pilatzea asko kostatzen ari zaio Orioko Futbol Taldeko Gorengo Mailako gizonezkoen taldeari. Garaipen bakarra lortu dute eta oraindik ez dakit zer den etxean irabaztea. Gainera, azken jardunaldian, puntuz berdinduta zegoen Zestoaren aurka jokatu zuten. Partida 3-0 irabazi zuten zestoarrek, eta, ondorioz, 13. dira oriotarrak 4 punturekin.

Ohorezko Mailako jubenil mutilen egoera bestelakoa da. Sailkapeneko goiko postuetan daude liderrarengandik 3 puntura. Martuteneren aurka jokatu zuten asteburuan eta 4-1 irabazi zuten. Lehenengo maila probintzialeko kadeteek ere irabazi egin zuten, Zumaian, 0-1. Kanpoan irabazten duten lehen partida izan zen Zumaiakoa.

Nesketan, jubenilek 1-0 irabazi zuten Amaikak Bat talde debarraren kontra, eta, ondorioz, multzoko lider berriak dira oriotarrak.

Gainerako emaitzak, berriz, honakoak izan dira asteburuan:
Lehenengo maila probintzialeko infantilak
  Zarautz 2 - 2 Orioko F.T.
Alebinak                                                           Amaika bat 5 - 6 Orioko F.T.
Neska infantilak, F8                                        Orioko F.T. 2 - 8 Hernani

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!