Aian gaztaina-jana azaroaren 10ean

Erabiltzailearen aurpegia
Usadioari jarraituz udazkenari ongietorria emango diote aurten bildutako gaztainak jaten

Urtero bezala, udazkenarekin batera, gaztaina-jana antolatu dute Lardizabal eskolako guraso elkartekoek. Datorren igandean, azaroaren 10eko arratsalde eta iluntzean izango da festa giroa Aiako herrigunean.

Prestatutako egitarauaren arabera, 17:00etan hasiko da giroa berotzen Ibai Esoain ipuin kontalaria. Umeentzako saio berezia eskainiko du Kultur Etxean. Bien bitartean aurten jasotako 50 kilo gaztaina erreko dituzte frontoian Balentin Aldalurrek eta Juan Iturainek. 18:00ak aldera hasiko dira gaztainak doan banatzen frontoian. Gaztain-zale guztiak gonbidatu nahi dituzte jai girora.

Bestalde, azaroaren 10eko jarduerak bukatu ondoren, Gabon jaien inguruko ekintzak antolatzen hasiko dira Lardizabal eskolako guraso elkartekoak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!