Irudietan: Giza balioak landu dituzte ikastolako festako emanaldian

Erabiltzailearen aurpegia Karkara 2018ko eka. 9a, 12:43

Ikastola Eguna ospatzen ari dira Herri Ikastolako ikasle, irakasle zein gurasoak. Esperientzia eskolako ikasleek diplomak jaso ostean, emanaldia eskaini dute Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek.

Karela kiroldegiko harmailak goraino bete dira, eta ikuskizun koloretsu eta alaiaz gozatzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

Emanaldiaren ostean hamaiketakoa eta batukada izan dituzte, eta festa egun osora luzatuko dute herri bazkariarekin eta honen osteko musika eta dantzekin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!