Irudietan: Aiarrak giro ederrean ari dira ospatzen Gazte Eguna

Erabiltzailearen aurpegia

300 pertsona inguru bildu dira Dema plazan bazkaltzeko, eta Paella lehiaketan 25 taldek hartu dute parte.

Aiako eta inguruko herrietako gazteak eta ez horren gazteak bildu dira gaur Dema plazan bazkaltzeko. Antolatzaileen arabera, 300 pertsona inguru izan dira Gazte Bazkarian. Paella lehiaketa izan da, eta guztira 25 paella aurkeztu dituzte epaimahaiaren aurrean. Antolatzaile batek KARKARAri azaldu dionez, goizean egindako jolasak ere ederki atera dira, eta iluntzeko kontzertuetarako ere jende asko bertaratzea espero dute. Hain zuzen, En Tol Sarmiento, Kaotiko eta Modus Operandi taldeak entzuteko aukera izango da gauean, eta festak direla eta, Lurraldebusek inguruko herrietara joateko autobus zerbitzu bereziak jarriko ditu gauean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!