Danbolin Musika Eskolako 11 piano-jotzaile hartuko ditu Andoaingo Piano Jaialdiak

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2014ko ots. 13a, 11:01
Otsailaren 15ean eta 16an izango da jaialdiaren 9. edizioa

Datorren asteburuan, Andoaingo Udalak eta Seiasle elkarteak antolaturik Andoaingo 9. Piano Jaialdia ospatuko da Bastero kulturgunean. , 6 eta 20 urte bitarteko 880 ikaslek hartuko dute parte bertan. Horietatik 11 –iaz baino bat gutxiago– dira Orioko Danbolin Musika Eskolatik joango direnak. 

Piano doinuak zabaldu eta horiez gozatzeko helburuz sortua, larunbatean, otsailaren 15ean, eta igandean, hilaren 16an, 9:30etik 8:30era arte izango dira saioak.

Kategoria eta maila ezberdinetan jardungo dira oriotarrak: bakarlariak A, B eta C mailetan eta 4 eskutara arituko direnak, A mailan.

A mailako bakarlariak:

  • Hodei Sanzek G. F. Häendel-en Menueto in La Minor joko du,  larunbatean, 10:30ak inguruan.
  • Miren Genovak A. Gretshaninow-ren Aprés le bal” eskainiko du igandean 11:30ak inguruan.

B mailako bakarlariak:

  • Ainhoa Bontigik J. F. Burgmüllerren Confidencia joko du larunbatean 19:00ak aldera.
  • Borja Esnal igandea 9:30ak inguruan arituko da eta  A. J. Khatchaturian-en Estudioak eskainiko du.

C.mailako bakarlariak

  • Ander Karrerak F. Schuberten Momentos musicales nº 5 eskainiko du igandean 17:30ak aldera.
  • Aitor Lizasok C. Debussyren Le petit Négre  joko du igandean 18:00etatik aurrera.
  • Jon Loidik F. Chopinen Mazurka op. 63 nº2 joko du igandean 18:00etatik aurrera.

4 eskutara, A. mailan

  • Unai Bontigik eta Iker Pielagok P.Hallen Camptown races joko dute larunbatean 19:00ak jo ondoren.
  • June Iradik eta Ane Orzaizek M. Helyerren At the ballet eskainiko dute igandean 11:45.

Jaialdia bukatzeko, igandean kontzertu bat egingo da, aipamen bereziak jasotzen dituzten ikasleekin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!