Haur Hezkuntzako Guraso Eskola

Erabiltzailearen aurpegia
HAUR HEZKUNTZAKO GURASO ESKOLA 15-16 Ikasturte honetan Konfiantzaren Pedagogia egitasmoa hasi dugu Haur Hezkuntzan. Egitasmo honetan gurasoen parte hartzea atal garrantzitsuenetakoa da eta horregatik Ikastolak Haur Hezkuntzako Guraso Eskola martxan jarri nahi du.

Zergatik Guraso Eskola?
1.Ikastolako eragile ezberdinak berrikuntza pedagogiko prozesuan batera joan daitezen.
2.Gurasoek pertsonari buruzko oinarrizko jakintza enpirikoa eduki dezaten. Ikastola da horretarako lekua.
3.Topikoen aurrean gurasoei irizpideak emateko.
4.Desorientazioan/zalantzan gidatzeko.
5.Gurasoei konfiantza emateko.
6.Ikastola bera trinkotzeko, dinamizatzeko, biziberritzeko bitarteko oso egokia da.

Hona hemen 15-16 ikasturterako proposamena:
1. SAIOA

- Gaia: “0-6 etaparen garrantzia/ garapen autonomoa eta erritmo desberdinak. Zer da berezkoa eta zer ikasitakoa?”

- Eguna: Azaroak 16ko astea (aste tartean arratsaldean edo larunbat goizean)

2. SAIOA

- Gaia: “Lotura afektiboak”

- Eguna: Urtarrilak 11ko astea (aste tartean arratsaldean edo larunbat goizean)

3. SAIOA:

- Gaia: “ Aprendizaiaren hasiera. Lotura segurua eta garapen intelektuala”

- Eguna: Otsailak 22ko astea (aste tartean arratsaldean edo larunbat goizean)

4. SAIOA:

- Gaia: “Ihesa. Beldurra. Lehenengo eskola zailtasunak ”

- Eguna: Apirilak 18ko astea (aste tartean arratsaldean edo larunbat goizean)

5. SAIOA:

- Gaia: “ Berdinkideekin harremanak. Haurren perfila eta familia mota”

- Eguna: Maiatzak 30eko astea (aste tartean arratsaldean edo larunbat goizean)

Ø Saioen ordutegia: aste tartean bada arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara; eta larunbatetan bada goizeko 10:00etatik 12:00etara.

Ø Lekua: HH 2-3 urteko gela zabalean.

Ø Hizkuntza: Euskaraz

Ø Hizlaria: Mireia Centeno, Ikastolako Haur Hezkuntzako orientatzailea.

Hainbat ohar:

1. Zaintza zerbitzua egongo da. Galdetegia betetzerakoan aukera izango duzu eskatzeko.

2. Familia bakoitzak 50 euro ordaindu beharko du bost saioengatik. Ez da aukerarik egongo saio bakarra edo bi ordaintzeko.

Mesedez erantzun azpiko galderak eta tutoreari eman orria azaroak 6a baino lehen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!