Elkartasun tonbola: ekarri zuen opariak Ikastolara!

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2015ko aza. 13a, 10:56

Aurten ere, urtero bezala, Orioko ikastolako DBH4ko ikasleok antolatutako Elkartasun Tonbola egingo da Gabon egunean. Duela zenbait urte hasi ginen hau antolatzen, eta jendeak harrera bikaina egin dio tonbola honi.

Tonbola honetan eskuragarri egoten diren sariak Orion dendaz denda pasa eta bertakoek borondatez emandako opariak bilduta lortzen ditugu eta, baita guraso eta irakasleek etxetik ekartzen diguzuen opariekin. Aurten ere Orioko komertzioei eta zuei (guraso eta irakasle) laguntza eskatu beharrean gaude, izan ere, zuen eskuzabaltasuna dela eta antolatu dezakegu tonbola. 

Tonbolaren bidez lortutako irabaziak, bi zatitan banatzen ditugu: irabazien erdia, martxoan egingo dugun kurtso amaierako bidaia finantzatu ahal izateko, eta beste erdia, berriz, Rwandako eskola batera bidaltzen dugu, bertan ezinbestekoa duten materiala erosi ahal izateko. Horregatik deitzen zaio Elkartasun Tonbola. 
Besterik gabe, gure eskerrik beroenak urtero hau guztia aurrera eramaten laguntzen diguzuen guztiei eta opariak idazkaritzan utzi!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!