Euskararen Eguneko egitaraua Ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2015ko aza. 30a, 12:17

Aurten ere, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu Ikastolan. Guk, urtero bezala, ekintzaz jositako Euskararen Eguna ospatuko dugu egun osoan, Ikastolan. Eta zuek ere egun eder hori ospatzea nahi dugu, baina euskaraz, noski! Euskarak guztion indarra behar baitu aurrera joateko, ahotik ahora!

Maila bakoitzean egitarau jakin bat atondu dute Orioko Herri Ikastolan:

HHko egitaraua
09:00-10:30            Antzerkiak. DBH 2. mailakoek sortutako ipuin antzeztuak
11:00-12:30            Eguraldi onarekin  Altxorraren bila jolasa Eguraldi txarrarekin geletan jolasak             14:30-15:30            Txotxongiloak
15:30- 16:30           Erromeria herrian zehar. Eguraldi txarrarekin: pergolan
Laurak aldera Argitxo bisitan joango da Ikastolara.

LHko egitaraua
08:30-08:45            Pregoia pergolan
08:45-10:15            Herri Kirolak kiroldegian LH 4., LH 5. eta LH 6. mailetako ikasleentzat etaLH 1., LH 2. eta LH 3. mailetako ikasleentzat Altxorraren bila
10:45-12:30            Herri Kirolak kiroldegian LH 1., LH 2. eta LH 3. mailetako ikasleentzat eta LH 4., LH 5. eta LH 6. mailetako ikasleentzat Altxorraren bila
14:30-16:30            Tailerrak LHko ikasle guztientzat
16:15etik aurrera     Kantujira pergolan haur eta gurasoentzat 

DBHko egitaraua

08:30-09:00            Kalejira eta pregoia
09:00-10:25            DBH 2ko ikasleek prestatutako ipuin antzeztuak HHko ikasleentzat. Ordu berean, DBHko ikasleentzat Antzezlana DBH 3ko ikasleen eskutik.
10:50-13:45            DBHko ikasle guztiek karaokea izango dute
14:30-16:30            Herri Kirolak kiroldegian

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!