Maridomingi etorri da Ikastolara!

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2015ko abe. 22a, 15:49
Maridomingi Ikastolara etorri da!

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen eskutitzak jaso ditu Olentzerori eramateko. Maridomingik bere ipuina kontatu die ikasleei eta hauek txintxo-txintxo entzun dute nondik datorren Maridomingi eta zergatik den Olentzeroren laguntzailea.

Orain haur guztiak zain egongo dira Olentzerok zer opari ekarri.

Eskerrik asko, Maridomingi!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!