Txakur kakarik ez!

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2016ko mar. 17a, 09:34

Kaixo, Gu Ikastolako LH6ko ikasleak gara. Hainbat astetan ekintzailetasuna lantzen aritu gara eta kezkatzen gaituzten gaiak landu ditugu. Horietako bat herriko zaborra da.

 Hori dela eta, gaurko egunean, martxoaren 14ean, kalera irten gara hau aztertzeko. Hiru zelaitan banderatxoak jarri ondoren laranjak zabor inorganikoa identifikatzeko eta urdinak, berriz, txakur kaken alboan) konturatu gara uste baino zakar gehiago dagoela herriko zelaietan eta batez ere txakur kakak direla ugarienak. Kasu erreal bat erakustearren kiroldegi pareko zelaian jarri ditugun banderatxoak kontatu

ditugu. Bertan, 88 banderatxo urdin eta 31 laranja daude. Ekintza honen bidez, gure herriari zelai eta kaleetan zenbat zabor dagoen erakutsi nahi diogu eta batez ere txakurra dugunok hauen kaka jaso behar dugula.

Hau errazteko, udaleko arduradunei txakur kakak botatzeko zakarrontzi bereziak jar ditzaten eskatzen diegu.

Gure lana kontuan izango duzuelakoan, aldez aurretik eskerrak emanez,

Ikastolako LH6ko ikasleak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!