BALEAREN PROIEKTUA IKASTOLAN

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2016ko mai. 13a, 14:30
BALEAREN PROIEKTUA IKASTOLAN Ikastolako ikasleak Balearen proiektua lantzen aritu dira azken hilabatean eta horren emaitzak larunbat honetan ospatuko den Balearen Eguna baino lehen azaleratu dituzte, baleek uretatik kanpora ateratzen direnean bezala: Pasiloetan beraiek diseinatu eta margotutako tamaina errealeko balea jarri dute, Ikastolako plazara ematen duen fatxadan antzeko bale erraldoia zintzilikatu dute, eta horrezaz gain balearen harrapaketari buruzko maketak egin dituzte, 1901ko maiatzaren 14ko egunak erreproduzituz. Eta hori guztia, nola ez, Benito Lertxundiren abesti gogoangarria kantatuz: Mila bederatzirehun ta lehenengo urtian, maiatzaren 14garren egunian...

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!