IKASTOLAKO JANGELAN TXEF ARTEAN PROGRAMA

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2016ko mai. 23a, 09:15
IKASTOLAKO JANGELAN TXEF ARTEAN PROGRAMA Otsailaren erdian LH 5. mailako ikasleak eta gurasoak aritu ziren Basque Culinary Centerreko sukaldariekin sukaldaritza ikastaroak egiten. Eta oraingo honetan jangelan geratzen diren ikasleak aritu dira "Txef artean" programaren bidez, janaria prestatzen. Horretarako hain gustuko duten pasta tailerra egin dute eta amaitu ondoren guztiek izan dute beraien diplomatxoa. Hemendik aurrera gurasoek mauka ederra izango dute, seme-alabek prestatuko baidizkiete menu goxo-goxoak etxean. On egin!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!