IKASTOLAKO BARATZA BOR-BOR

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2016ko mai. 31a, 11:36
Udaberriaren amaieran gauden honetan, Ikastolako baratza bor-borrean dago: letxuak, eskarolak, ilarrak, azelgak, patatak...

Hiru etapetako ikasleak aritu dira elkarlanean: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHkoak. Batzuk belar txarrak kenduz eta landatuz, besteak hesia barnizatuz... Ikusi besterik ez dago lurra mimatuz gero nolako barazkiak ematen dituen Ikastolako baratzak!

Ikasleekin landu dira garaiko eta bertako produktuen produkzioa eta kontsumoa, nola sukaldatu, zein ezaugarri dituzten, elikadura osasuntsua izateko zein beharrezkoak diren eta gainera geuk sortuak!

Bejondeizuela!

Argazki gehiago: https://www.facebook.com/orioko.ikastola/posts/1025936474122976?pnref=story 

edo beste lotura honetan: http://www.oriokoikastola.eus/node/399

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!