Ikastolan bihar ikasturtea hasten dute

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2016ko ira. 7a, 13:42
Ikastolan bihar hasiko dute ikasturte berria DBHko ikasleek, aurkezpen egunarekin, goizeko 10:00etan. Astelehenetik aurrera 08:30etik 14:30era arituko dira ikasle hauek goizeko ordutegi jarraian iraila osoan.

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak, aldiz, irailaren 12an hasiko dira, astelehenarekin. Haur eta Lehen Hezkuntza 1 eta 2. mailakoak goizeko 09:00etan eta Lehen Hezkuntza 3, 4, 5 eta 6 mailakoak goizeko 08:30ean. Ikasle hauek bi astez arituko dira goizez eguerdiko 12:30 arte, eta irailaren 26tik aurrera goiz eta arratsaldez hasiko dira.
Guztira 773 ikasle hasiko dira Orioko Herri Ikastolan, 67 irakasle, 11 langile eta 485 familia.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!