ERRIGORA, ESKATU ZURE SASKIA IKASTOLAN!

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2016ko urr. 28a, 16:34
Euskara ikasteko egitasmoen etorkizuna bermatzen jarraitzeko eta, gainera, zonaldean euskara plazara jalgitzeko ametsa egia bihurtzen hasteko. Ametsa ZURI ESKER izango delako egia, ala ez delako izango. Auzolanari esker izango delako, ala ez delako izango. Herriak herriari lagundu ezean, ez duelako inork egingo.

Goazen ba aurten ere ametsa betetzen laguntzera. Eskatu 50€-ren truke (merkatuko prezio berean) Nafar produktuez osatutako saski ederra; kalitate bikainekoa. Diru horren %25 Nafar hegoaldeko ondorengo 3 proiektuetara joango da: Erriberako ikastolak, Erriberako AEK, Euskaraz bizi eta ikasiko Hamarratz proiektua.
Saskiak idazkaritzan eskatu behar dira AZAROAREN 8a baino lehen!

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!