Euskararen Nazioarteko Eguneko bideo lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2016ko aza. 17a, 09:12

Euskararen Nazioarteko Eguna datorrela eta, Ikastolako EUSKHITZ –Euskararen aldeko ikasle taldea– eta HIZPRO –Hizkuntz Proiektu taldea– taldeek bideo lehiaketa antolatu dute euskaren erabilera sustatze aldera eta euskararen alde egin duten eragile eta ekimen ezberdinenak ezagutarazte aldera.

Guztira 16 bideo aurkeztu dira eta horietako bati eman behar diozue zuen botoa. Ikasle, irakasle eta gurasoek –familiako batek– bozka dezakete; boto bakar bat eman daiteke.

Hiru sari banatuko dira: 

1. saria: antzerki baterako sarrerak eta afaritxoa Haize Berrin.

2. saria: afaritxoa Haize Berrin

3. saria: paddle-erako sarrera

Parte hartzeko epea azaroak 17tik 24 bitartean izango da.

Bideoak ikusteko eta bozkatzeko klikatu azpiko loturan:

http://www.oriokoikastola.eus/node/413

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!