LARUNBATEAN IKASTOLAKOAK SANTAESKEAN ATERAKO GARA!

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2017ko ots. 1a, 12:39
LARUNBATEAN IKASTOLAKOAK SANTAESKEAN ATERAKO GARA! ZATOZTE KANTATZERA! Urtero bezala, datorren OTSAILAREN 4an, larunbatarekin, kalez kale aterako gara santaeskean kantari. Ohar honen bidez, bertan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu denok elkarrekin Santa Ageda bezperako koplak abestera. Eta ez ahaztu, euskal tradizioan ohikoak diren jantziez apainduta etortzea! • Eguna: otsailaren 4a, larunbata • Irteera ordua: arratsaldeko 17:45ean • Lekua: Ikastola aurreko plaza ANIMATU ETA ETORRI! EUSKAL HERRIAN OHITURA ON HAU HAINBAT URTIAN GORDEA GUK BERPIZTU BEHARKO GENDUKE HAU EUSKALDUN ONAK BAGARA Oharra: eguraldi txarra egiten badu, pergolan eta ondoren herriko plazan abestuko dugu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!