ERREFUXIATUEI BURUZKO HITZALDIA IKASTOLAN

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2017ko mai. 11a, 09:11
Ikastolara hiru neska etorri zitzaizkigun DBH 3-ra (bi geletara) Errefuxiatuen inguruan hitzaldi bat ematera. Neskak, Ainara Zamakola (fisioa), Mirari Azpiroz (erizaina) eta Mireia Atxega (ile-apaintzailea) dira eta 15 egun eta 3 hilabete bitartean eman dituzte Greziako Errefuxiatu kanpamendu batean.

Hitzaldia, Grezian bertan bizitako esperientzian oinarritu zuten. Hasieran, hainbat kontzeptu argitu edo eztabaidatu zituzten ikasleekin (zer da errefuxiatu izatea? nondik datoz? zergatik?...). Ondoren zer nolako lana burutu zuten azaldu zuten; zein familia ezagutu zituzten, zein egoeratan... Beraien lana, kontzientziazio lana izan zen, batez ere, ez baitziren sartu iritzi edota aurreiritziak epaitzera.
Ikasleek oso ondo baloratu zuten hitzaldia, horratx zenbait iritzi:
- Merezi izan du, asko ikasi baitut.
- Beste era batera pentsarazten zaitu.
- Barrenak mugitzen dizkizu eta atentzioa erakarri.
- Oso ondo landuta zegoen, ulerterraza zen eta gertuko hizkuntza erabili zuten; ulertzeko modukua.
- Gauza berriak ikasi ditugu.
- Errefuxiatuen azalean jartzeko aukera izan dugu.
- Adibide ezberdinek egoera ulertzen lagundu zuten.
- Errealitatea hobeto ulertu dugu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!