“KILOMETROAK 40 URTE” ERASKUSKETA KULTUR ETXEAN

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2017ko eka. 5a, 12:25
Bide luzea du Kilometroak-ek. Dagoeneko 40 ekitaldi burutu dira eta oraindik bide luzea du aurretik. Urte guzti hauetan jaiak etengabeko garapena izan du eta garaian garaiko egoeretara moldatzen jakin du.

Garapen hori erakusteko, KILOMETROAK 40 URTE izeneko erakusketa egongo da ikusgai Kultur Etxeko erakusketa aretoan ekainaren 5etik 8ra bitartean. Bertan 40 urteko ibilbidean izandako Kilometroak jaiaren edizio bakoitzaren materialarekin osatutako panelak erakutsiko dira. Material bilketa handia egin zen iaz erakusketa osatu ahal izateko, garaiko kronika, argazkiak eta bestelako euskarriak eskuratu zituzten.
Nola ez, erakusketan gure herrian egindako bi Kilometroetako argazki eta prentsa bildumak daude, Kilometroak 2004-Itsaso zahar, Olatu berri eta Kilometroak 2014-Erria txikota! Ez galdu erakusketa interesgarri hau ikusteko aukera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!