IKASTOLATIK ESKERRAK EMANEZ

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2018ko urt. 9a, 09:09
Tartetxo hau hartu nahiko genuke, abenduaren 24ean Elkartasun Tonbola martxan izatea posible egin zuten horientzat guztientzat. Aurtengoan ere, beste behin, jende andana izan da DBH 4. mailako ikasleoi laguntzeko prest agertu dena: opariak eman dizkiguten merkatari eta ostalariak, Udala eta egunean bertan boletoak erosten gastua egin zuten herritarrak. Eskerrak eman nahi dizkiegu, oraindik ere badelako gurean, emateko badagoenik, eskuzabala denik: mila-mila esker!

Jakin ezazue 4274 Euro lortu ditugula orotara ekimen honekin, eta urtero bezala
erdia Rwandara bideratuko dugula eta beste erdia Ikasketa Bidaiko gure gastuak
kitatzeko moldatuko dugula.
Urte ona izan dezazuela!
ORIOKO HERRI IKASTOLAKO
DBH4ko IKASLEAK

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!