IKASTOLAN ELKARTASUNA SAHARAREKIN

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2018ko urt. 12a, 14:38
Urtero egin ohi dugun bezala, SAHARArako JANARI BILKETA kanpaina egitera goaz.

Elkartasuna adierazteko ondorengo produktuak ekarri behar dira Ikastolara, urtarrilaren 15etik 24ra (biak barne):
• ATUN eta SARDIN (latak),
• AZUKREA,
• DILISTAK (lentejak),
• ARROZA,
• KONPRESAK,
• PASTA,
Zerbait emateko asmoa baduzue, nahikoa da zuen seme-alabei ematea gelara ekar dezaten. Haurra txikiegia bada, zeuek bere gelara eraman dezakezue eta tutoreari eman.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!