LARUNBAT GOIZEAN IKASTOLA IKUSTEKO AUKERA!

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2018ko urt. 18a, 09:41
Larunbat honetan, urtarrilak 20, goizeko 11:00etatik 12:30era guraso berriek Ikastola ikusteko aukera izango dute, ateak irekitako eguna egingo baitugu.

Bertan azken ikasturteetan aurrera eramaten ari garen egitasmo pedagogiko berritzailearen berri izateko aukera izango dute gurasoek, Konfiantzaren Pedagogiak ekarri dituen egokitzapen metodologiko eta arkitektonikoen nondik norakoak ezagutu ahal izateko.

Etorri Ikastola ikusi eta ezagutzera!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!