RWUANDAKO IKASTETXEEN INAUGURAZIOA

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2018ko urt. 25a, 15:16
Martinek (Rwandako Muganza herriko ikastetxeko zuzendariak), atzo ikasgelen "inaugurazio ofiziala" izan zela esan zigun. Hiru gela berri dituzte orain, Ikastolen diru-laguntzarekin egindakoa bat eta beste bi gobernuaren laguntzarekin. Pozik daude eta laguntza izugarri eskertzen dute. Gelak ikasturte hasierarako prest daude. Lehenengo argazkian aurrean dauden bi gelak gobernuak lagundutakoak dira eta aparte dagoena Lazkao eta Orioko laguntzarekin eraikitakoa. Paretaren kanpokaldera burni batzuk utzi dituzte aurrerago tartean beste gela bat eraikitzeko. Mila esker guztioi!

Lehenengo argazkian aurrean dauden bi gelak gobernuak lagundutakoak dira eta aparte dagoena Lazkao eta Orioko laguntzarekin eraikitakoa. Paretaren kanpokaldera burni batzuk utzi dituzte aurrerago tartean beste gela bat eraikitzeko.
Mila esker guztioi!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!