GALTZEN ARI DIREN LANBIDEAK PROIEKTU BEZALA IKASTOLAN

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2018ko urt. 31a, 09:47
Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak galtzen ari diren lanbideei buruzko proiektuan dabiltza buru-belarri.

Atzoko egunean, gure ikaslea den Enaitzen ama, amona eta birramona etorri ziren. Xatxipi baserrian bizi dira eta esne partitzea zer zen eta nola egiten zuten azaltzea etorri ziren.
Enaitzek bere etxekoen aurkezpena egin zuen eta bakoitza zein zen azaldu zuen.

Mariak bere baserrian zuten astoa hartu eta Oriora etortzen omen zen esnea partitzera.
Garai haietan ez omen zegoen inongo makinarik eta dena eskuz egiten omen zuten.
Bere alaba den Isabelek berriz, esnea pàrtitzeko kotxea erabiltzen zuen. Baserrietara makinak iritsi zineneko garaikoa dugu Isabel. Traktorea,segadora,behiak biltzeko makinak...

Baina oraindik bazegoen baserrian Mariarentzat eta Isabelentzat aldatu ez zen zerbait: Baserria oso lotua zela zioten. Goizeko bostetan jeiki eta gaua arte nahiko lana bazutela zioten.

Hirugarren belaunaldia osatzen zuen Olatzek, oso ondo bideratu zuen bere amaren eta amonaren kontakizunak eta Olatzek berak baserrian bizitako gorabeherak.

Oso momentu goxoak pasa genituen Satxipiko lau belaunaldiei entzuten.

Eskerrik asko familia!!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!