GALESEKO IRAKASLE-GAIAK IKASTOLAN

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2018ko ots. 7a, 10:11
Galesen irakasle izateko ikasten ari diren 10 gazte Ikastolan izan dira, bertako hezkuntza eredua ezagutzen.

Ez da lehenengo aldia Orioko Herri Ikastolara Galestik irakasle-gai izateko ikasleak etortzen direna, beste bi aldiz ere etorri izan dira Ikastolak aurrera daraman hezkuntza proiektua ezagutzera. 10 ikasleak Ikastolako DBHko hizkuntzetako irakasleekin aritu ziren geletan, bertatik bertara, euskara, ingelesa, gaztelania eta frantseseko saioak ikusten. Saioen aurretik eta ondoren EKI proiektua zertan oinarritzen zen azaldu eta Orioko Herri Ikastolak martxan jarria duen Konfiantzaren Pedagogia egitasmoaren berri ere eman zitzaien.  Geletan Galestarrak Ikastolako ikasleekin hitz egiteko aukera izan zuten eta Galesko irakasle-gaiak harrituta geratu ziren ikasleek zuten komunikazio mailarekin.

Horrezaz gain, Ikastolako ikasleek Galestarren hizkuntza entzun eta ezagutzeko aukera izan zuten, gaelikoz aritu baitziren une batez Ikastolako irakaslea den Begotxu Olaizolarekin,

Galestik Oriora, Ikastolatik mundura!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!