IGANDEAN GOAZEN DENOK HERRI URRATSERA! PREFOSTA!

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2018ko mai. 11a, 11:31
IGANDEAN GOAZEN DENOK HERRI URRATSERA! PREFOSTA! Gaur aurkeztu dute Herri Urratsen aurtengo ekitaldia. Seasako ikastolen jai handia maiatzaren 13an izango da, igandearekin, Senpereko aintziraren inguruan. Herri Urrats berezia izango da, ordea, maiatzaren 4ean, Baionako karriketan, danborrada-manifestaziora deitu baitu Seaskak, Frantziako Hezkuntza Ministerioa ez baitago emateko prest Iparraldeko ikastolen behar dituzten 25 irakasle berri. Egoera aldatzen ez bada, heldu den ikasturtean, zenbait ikastolatan 40 ikasle baino gehiagoko gelak izango dituzte. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera aldarazteko kanpaina hasi du Seaskak, eta maiatzaren 4ko danborrada-manifestazioa izango da hitzordu nagusietakoa. Herri Urrats egunean ere izango du oihartzuna eskaera horrek, baina, bereziki Manex Erdozaintzi ikastolari laguntzeko egingo da ikastolen jaia.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!