IKASTOLA EGUNEAN HERRI BAZKARIA! KOLOSALA IZANGO DA, ZATOZ!

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2018ko mai. 21a, 10:29
Ba al zenekien aurten aspaldiko partez, ekainaren 9an, larunbatarekin, ospatuko dugun Ikastola Egunean, herri bazkaria egitekoak garela Ikastolan? Ez???
Bada aspaldiko partez ekimen hau berreskuratzea pentsatu da, Ikastolako komunitatea osatzen dugunon arteko harremanak estutzeko (guraso-guraso, irakasle-guraso, ikasle-guraso-irakasle, ikasle-ohi, guraso-ohi, irakasle-ohi), komunitate izaera indartzeko, herrira etorri diren guraso berriak beste gurasoekin sozializatzeko… hitz bitan esanda, Ikastola Eguna konfiantzazko giro alaian elkarrekin ospatzeko.
Horretarako paella erraldoi bat egingo dugu egunean bertan eta bazkalostean elkarrekin abestu nahiz dantza egiteko musika izango da eta jolasak ere antolatuko dira. Bi menu prestatu ditugu:
•Helduentzat 11€-tan: entsalada, paella, postrea eta kafea. 
•Haurrentzat 7€-tan: paella eta postrea.
Bazkaltzeko txartelak idazkaritzan eta pergolan (Bittor) salgai izango dituzue, baina azkar ibili, zeren txartelak eskuratzeko azken eguna ekainaren 1a izango da eta baliteke den-denak agortzea. Animatu eta zabaldu mezua parkean, plazoletako eserlekuetan, taberna eta kafetegietako terrazetan, ileapaindegietan, kiroldegian…  eta zatoz IKASTOLAREN HERRI BAZKARIRA, KOLOSALA IZANGO DA!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!