IKASTOLAN MUGIKOR ZAHARREN BILKETA EGINGO DA KONGOKO HERRITARREN ALDE

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2018ko eka. 13a, 11:38
Ikastolan egindako DBH 3.mailako Gizarte Zientzietako proiektu baten bidez jakin dugu munduan hainbat tokitan izugarrizko pobrezian bizi direla, Kongoko herritarrak adibidez.
Egoera horri amaiera eman nahian, “Alboan” izeneko elkarte bati gehitu gara eta Kongo herritarren alde mugikor zaharren bilketa egitea proposatzen dizuegu. Behin mugikor zaharrak bildutakoan, “Alboan” elkarteak jasoko dizkigu eta horiek birziklatu egingo dira lortutako diruarekin han dagoen jendeari laguntzeko asmoz. Hau horrela izanda, zuen laguntza ezinbestekoa ikusten dugu, zenbat eta mugikor gehiago bildu, hobe. Etxe bazterrean dituzuen eta erabiltzen ez dituzuen mugikorrak DBH-ko idazkaritzan egongo diren kaxa batzuetan uztea eskertuko genizueke. Bilketa ekainaren 11n hasiko da eta ekainaren 19n amaituko da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!