IKASTOLAK AUTOBUSA ANTOLATU DU KILOMETROAK 2018 URRETXU/ZUMARRAGA-RA JOATEKO

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2018ko urr. 3a, 14:54
Urriaren 7an, igandearekin, Euskararen eta Gipuzkoako Ikastolen aldeko jai handia egingo da Urretxu-Zumarragan. Ikastolak autobusa antolatu du bertara joateko, animatu!
• Izena eman eta ordaintzeko tokiak: KUTIXI kafetegian eta IKASTOLAKO idazkaritzan.
• Izena emateko epea: Urriaren 4a, osteguna, arratsaldeko 17:30ak baino lehen.
• Txartelaren prezioa: 10 euro.
• Irteera: Goizeko 09:00etan autobus geltokian eta itzulera 19:00etan Urretxu-Zumarragatik.
• Oharra: Gogoratu Ikastolak ez duela bere gain inongo ardurarik hartuko eta bere erantzukizuna autobusak kontratatzera mugatzen dela.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!