PAU-TOULOUSE eta ORIOKO HERRI IKASTOLAREN ARTEKO IKASLEEN ELKARTRUKEA

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2018ko urr. 18a, 13:44
Lehenengo aldiz Orioko Herri Ikastolako ikasleen artean eta Pau-Toulouseko (okzitanieraz Tolosa) ikasleen artean elkartrukea antolatu da Ikastola eta Calandreta ikastetxeen artean. Helburua Orioko Herri Ikastolako ikasleek frantsesez mintzapraktika egiteko aukera izatea da eta Calandretako ikasleek gaztelaniaz. Horrezaz gain, bi hiri-herrien arteko kultura, tokiak, ohiturak ezagutu eta harremanak egitea ere izango dira xede.
Atzo, urriaren 17an iritsi ziren Oriora, Pau eta Toulouse-eko Calandreta ikastetxeetako ikasleak. Ikasle hauek orioko ikasleen famlietan egongo dira ostirala arte eta ondoren, Ikastolako ikasleak Pau eta Toulousera joango dira beste hiru egunetarako.
Hona hemen hiru egun horietarako prestatu den egitaraua:
-Urriaren17a, asteazkena: harrera,18:30ak aldera, Orioko Herri Ikastolara. Harrera-lunch xume bat prestatu zuten gerturatuko guztientzat, Ikastolako areto nagusian. Bertan, ikasle frantsesei ongietorria adieraziko zitzaien eta ikasle bakoitzak bere bikotekidea ezagutuko du.
Urriaren 18a, osteguna:
Ateri izanez gero, goizez, Orio-ren bisita gidatua egingo zaie eta, eguraldi txarra izanez gero, berriz, estalpean egongo dira, jolasen bidez mintzapraktika lantzen.
Eguerdian, guztiek elkarrekin bazkalduko dugu, janaria etxetik ekarrita.
Arratsaldean, arraun kluba bisitatuko dugu.
Urriaren 19a, ostirala:
Ostegun goizean burutu gabe geratu diren ekintza egingo dira, beti ere, eguraldiak laguntzen badie.
Pau eta Toulouseko ikasleak 11:30ak aldera abiatuko dira etxerantz.
 
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!