Orioko Herri Ikastolan KiVa programan jarraitzen dugu eta jazarpen kasuak murrizten ari gara

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2018ko urr. 30a, 16:43

KiVa bullying edo eskola-jazarpenaren aurkako programa da. KiVa programa Finlandiako Hezkuntza Ministerioak finantzatu eta Turkuko Unibertsitateak sortu eta garatutako eredu bat da, eskola-jazarpena murriztea xede duena. Frogatuta dago: KiVa-k eskolan jazarpena murrizten du eta ongizatea hobetzen du! Finlandian, Lehen Hezkuntzako ia eskola guztiak KiVa programa ezartzen ari dira eta Euskal Herriko 75 ikastoletan Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan martxan jarri zen duela 3 ikasturte. KiVa ikasgaietan, ikasleek jazarpenaren kontra borrokatzeko bideak ikasiko dituzte. KiVa-ren ezarpena era askotan nabari da Ikastolan. Ikasleek KiVa ikasgaiak izango dituzte (10 ikasgai dira, eta bakoitzak 45 minutuko bi saio ditu). Ikasgaietan eztabaidak, taldeko lana, eskola-jazarpenari buruzko film laburrak eta rol-jokoak sartzen dira. Gaiak, berriz, orokorrak –esaterako, errespetuaren garrantzia giza harremanetan– nahiz bullying-arekin lotutakoak dira, hala nola jazarpenaren mekanismoak eta ondorioak. Ikasgai askotan, jazarpenak bere horretan jarraitzean edo hura gelditzean taldeak jokatzen duen rola aztertzen da; ikasleek pentsatuko dute zer modu egon daitezkeen jazarpenari aurre egiteko, eta praktikatu egingo dituzte. Ikastolako korridoreetan KiVa posterrak egongo dira, programa etengabe presente dagoela ziurtatzeko.

 

Azken 3 ikasturteetako emaitzek frogatu dute KIVA jarraituta jazarpen kasuak murrizten ari direla Orioko Herri Ikastolan

  • Jazarriak: 2016an %15ak jazarria zela esaten zuten ikasleek, 2017an %5,5ak eta 2018an %5,5ak.egin

  • Jazarleak: 2016an %12ak besteak jazartzen zituztela esaten zuten ikasleek, 2017an %1,7k eta 2018an %3ak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!