IKASTOLAKO ARTEZKARITZA KONTSEILUKOAK ERE PREST EUSKARALDIAN PARTE HARTZEKO

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2018ko aza. 13a, 09:15
Orioko Herri Ikastola, Kooperatiba Elkarteko Artezkaritza Kontseiluko 11 kideak, administrazioko bi kideak eta zuzendariak osatu dute hamalaukoa azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskaraldian parte hartzeko.
Ikastolako Artezkaritza Kontseiluak oraindik izena eman ez duten guraso eta langile guztiak animatu nahi ditu Euskaraldian parte hartzera. Animatu eta parte hartu Euskaraldian!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!