EHUko HAUR HEZKUNTZAKO 80 IKASLE IKASTOLA EZAGUTZEN

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2018ko aza. 20a, 15:05
Euskal Herriko Unibertsitateak Donostian duen Haur Hezkuntzako fakultateko 2. mailako 80 ikasle Ikastolan martxan dagoen Konfiantzaren Pedagogia egitasmoa ezagutzera etorri ziren.
Hiru taldetan banatu ziren unibertsitateko ikasleak bisitaldiari etekin handiagoa atera ahal izateko eta Marijo Garate nahiz Zigor Saizarren gidaritzapean Ikastolako Haur Hezkuntzako espazioak bisitatu zituzten. Bisitan zehar Ikastola aurrera eramaten ari den eraldaketa pedagogikoaren oinarriak ezagutu zituzten ikasleek eta espazio bakoitza zergatik, nola eta zertarako antolatuta dauden azaldu zuten Ikastolako arduradunek. Amaitzeko, ikasleek unibertsitatean prestatu zituzten galderak egin eta horien erantzunekin bisitaldia aberasteko aukera izan zuten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!