MARI DOMINGI ETORRI DA IKASTOLARA!

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2018ko abe. 20a, 09:06
Aurten ere etorri zaigu Mari Domingi ikastolara bixita egitera. Nahiko lan izan omen du ikastolara iristeko, Napo astoa gaixorik baitzegoen. Eskerrak baserrian gorderik zuen oraindik bere bizikleta zaharra. Hala ere gure haurtxoen irri eta kantuak entzutean berehala ahaztu zitzaizkion neke guztiak.
Mila esker Mari Domingi, hurrengo urtera arte.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!