GORPUTZA ETA LEHEN SOROSPENEI BURUZKO PROIEKTUA IKASTOLAKO LH 4. MAILAN, GURASOEKIN ELKARLANEAN!

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2019ko urt. 30a, 08:56
4.mailan, gorputzaren gaia lantzen ari gara eta gure proiektuan, lehen sorospenei eta gorputzaren zaintzari ari gara garrantzia ematen.

Hori dela eta, lehengo astean, 5 guraso etorri ziren, informazioa eman eta praktikan jartzera. Ikasleek galderak prestatu zituzten hauei egiteko. Gero, jasotakoarekin, botikinak egingo dituzte eta ikasitakoa antzerki edo simulakro moduan, lehen zikloan egingo dute taldeka. 
Elkarlanean aritu ziren gurasoak ondorengo hauek ziren eta bakoitzaren zereginak eta azalpenak:

- Eder Etxeberria, kirol medikua: gorputzaren anatomiaren inguruan eta kirolak osasunean duen garrantziaz hitz egitera. 
- Urrategi Etxeberria, farmazialaria: Botikin batean egon beharreko oinarrizko materiala zerk izan behar duen azaltzera etorri zen, beste botika edo egoeren aurrean zer egin ere azaldu zuelarik.
- Maite Ijurra eta Arantza Azkorra, erizainak: Lehen sorospenen inguruan hitz egitera. Zauriak, kolpeak eta bihotzeko edo zorabioen aurrean zer egin erakustera. Bertan, bendajeak nola egin, Heimlich maniobra eta RCP teknika praktikatu zituzten ikasleek.
- Miren Albeniz, dietista: Elikadurak osasunean duen garrantziaz hitz egitera etorri zen, zer jan behar den eta zer ez azaldu zuen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!