Ikastolak antolatutako Orioko Mendi Lasterketan izena emateko epea zabalik dago

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2019ko ots. 1a, 11:03
Orioko Mendi Lasterketa maiatzaren 11n izango da, larunbatarekin.

Orioko Herri Ikastolak mendi lasterketa antolatu du maiatzaren 11rako. Arratsaldean izango da lasterketa, 16:00etan hasita, eta 22 kilometro eta 1.200 metro positiboko desnibela izango ditu. Bertan parte hartzen dutenek korrika Orioko mendiez eta kostaldeaz gozatzeko aukera izango dute. 

Antolatzaileek jakinarazi dute 350 lagunentzat tokia izango dela lasterketan, eta bertan parte hartu nahi dutenek zabalik dute izena emateko epea dagoeneko. Apirilaren 22ra bitartean izena ematen dutenek 22 euro ordaindu beharko dituzte, eta egun horretatik maiatzaren 10era bitartean inskribatzen direnek berriz, 25 euro.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!